Beste urte batez San Fermin Txiki ospatu dute Gernika-Lumon
Udalekuetako haurrentzat egindako ekintza izan arren, herrira zabalik dagoen ekintza da San Fermin Txiki. Aurten, jai honen hamaseigarren aldia egin dute San Kristobal Plazan.
Zapi gorria eta egunkariarekin, zezenen aurren lasterka ibili dira hainbat haur, 250 eta 300 haur inguru antolatzaileen arabera; beste horren beste gurasoekin. “Sanferminak ospatzeko beste modu bat da, guk jolasen bitartez antolatzen ditugu”, azaldu dute Urdaibai Eskola Elkarteko begiraleek.
Iruñeko entzierroetan bezala, mozorroa prestatu, pregoia eta txupina bota eta San Fermini abestu diote, gero zezenen aurrean lasterka egiteko. Azkenik Pobre de mi abestiarekin bukatu dute, emozioz betetako goiza.