Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Bermeora iritsiko da astelehenean
Uda guztietan egin modura, Minbiziaren Aurkako Elkartea herritarren artean sentsibilizazio kanpaina egiten ari da. Hala, azaleko minbizia izateko arriskuaren aurrean eguzkia hartzerakoan kontutan hartu behar diren neurriak azalduko dizkiete bermeotarrei, astelehenean.
11:00etatik 14:00etara informazio puntua jarriko dute Lameran. Horretan, eguzkia hartzeko gomendioak eta autoebaluazioa egiteko argibideak emateaz gain, azaleko melanina neurtzeko azterketak ere egingo dizkiete bertaratukoei.
Elkartetik azaldu dutenez, eguzkia era desegoki batean hartzeak larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzake: «Garrantzitsua da eguzki erradiaziotik babestea. Udan, hondartzan eta igerilekuetan babestea garrantzitsua bada ere, urte osoan babestea ere oso garrantzitsua da».