Zapatuan lehiatuko dituzte Ean, eta astelehenean itxi zuten bi probetarako izen ematea.
BTT martxa egiteko 117 pertsonak eman dute izena, eta
mendi trail lasterketarako, berriz,
68 pertsona apuntatu dira.
BTT martxan gehienez 180 parte hartzaile onartzen dituzte, eta
mendi trail lasterketan, 150 parte hartzailetan ipini dute muga. Kopuru horietara heldu ez direnez,
zapatuan izena emateko aukera dago,
08:00etatik aurrera.
Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Federatu gabeek BTT martxa egiteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta mendi trailean parte hartzeko 18 euro.
BTT martxa
Bizikleta probaren partaideak
09:30ean irtengo dira Eako hondartzatik.
37 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 1.600 metroko desnibel metatuari aurre egin beharko diete.
Mendi trail lasterketa
Bestalde,
mendi trail lasterketako partaideak 10:00etan dute irteera ordua. Horiek
21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 900 metroko desnibel metatuagaz.
Bi probetan Busturialdeko ordezkaritza zabala egongo da. Mendi Trail lasterketan, eskualdeko 31 herritarrek eman dute izena, eta BBT martxan, 24 herritar.
Parte hartzaile gehienak bizkaitarrak izango badira ere, Araba, Gipuzkoa eta Kantabriatik etorriako partaideak ere egongo dira Ean.