Txo Sevilla Dantza Taldeak eta Coro Rociero Maika Taldeak antolatuta,
Rocio jaialdia egongo da zapatuan, Bermeon.
Goizetik gauera bitarteko egitaraua antolatu dute, eta hilerri ondoko zelaian eta Pergolan batuko dira.
Rocio jaialdiko iazko meza
10:30ean emango diote hasiera Rocio jaialdiari. Parte hartzaileak
karpak jartzen hasiko dira ordu horretan. Antolatzaileek azaldu dutenez,
karpa politenentzako sariak egongo dira. Beraz, herritarrak animatzen dituzte horiek polito jartzera.
12:00etan, meza izango dute, eta Coro Rociero Maikak abestuko du. Meza,
hilerri ondoko zelaian izango dela jakinarazi dute. Meza ostean,
13:00ak aldera,
aurreskua dantzatuko dute
eta pregoia irakurriko dute. Ostean, musikagaz eta dantzekin alaitutako hamaiketakoa izango dute bertaratutakoek aukeran.
13:30ean, gazpatxo lehiaketa abiaraziko dute. Gura duten guztiek aurkeztu ahalko dituzte saldak.
17:30ean egingo dute lehiaketaren
sari banaketa ekitaldia. Gainera,
Romero Mayor,
Dama de Honor eta laranja eta limoi sariak ere banatuko dituzte ordu horretan.
Epaimahaikideak gazpatxoak dastatzen, iaz
15:00etan, berriz,
anaitasun bazkarian bilduko dira gura duten herritar guztiek.
16:30ean, Txikitxoenentzako lekua ere egongo da Rocio jaialdian; 16:30etik aurrera,
puzgarrietan ondo pasatzeko aukera izango baitute.
18:30ean, aldiz,
Txo Sevillaren erakustaldiaren txanda izango da, eta jaialdiari amaiera emateko, txokolate jana egingo dute. Hala, Onda Futura taldearen eskutik, musika eta jokoekin agurtuko dute bertaratutakoek Rocio jaialdia.
Antolatzaileek herritarrak eta kuadrillak animatzen dituzte karpak jarri eta parte hartzera.