Martitzenera arte eman daiteke izena Lore Artean lehiaketan
Hirugarren urtez jarraian Lore Artean lehiaketa antolatu du Eako Udalak. Hain zuzen ere, udalerriko baserri eta etxeetako etarteak eta etxaurreak lorez edota landarez apaintzeko lehiaketa da.Bi kategoria bereizten dira lehiaketan. Baserrien kategoria b...
Bi kategoria bereizten dira lehiaketan. Baserrien kategoria bata, eta etxebizitzena, bestea.
Lehiaketan parte hartzeko asmoa duten eatarrek martitzena dute izena emateko azken eguna. Horretarako, udaletxetik pasatu edo bertara deitu behar da: 94-627 52 27.
Uztailean eta abuztuan pasatuko dira epaimahaikideak etxebizitza eta baserrietatik.
Irabazleen berri irailean
Ondoren, irailaren 3ko Nekazaritza Azokan banatuko dituzte sariak. Hain zuzen ere, kategoria bietako irabazleek 100 euroko bonua jasoko dute. Bigarrenek, ostera, 50 eurokoa eskuratuko dute. Lore denda batean edo Eako taberna batean gastatzeko aukera izango dute; bakoitzak erabakiko du zertan gastatu.
Lehiaketaren oinarriak orain artekoak direla jakitera eman dute. Diseinua librea izango denez bakoitzak gura duen moduan apaindu dezake ataria. Alabaina, epaimahaiak honako elementuak kontuan hartuz egingo du balorazioa: diseinua, bolumena, kolorearen konbinazioa, originaltasuna eta kokapenarekiko egokitasuna.