Bizkaiko Foru Aldundiak 7.500 biztanletik beherako udalerriei diru laguntzak ematearen dekretuaren ebazpena argitaratu berri du, eta bi milioi euro bideratu ditu guztira.
Bizkaian
7.500 biztanletik beherako 86 udalerri daude, eta horietatik
73 udalerrik jasoko dituzte azpiegitura obrak egiteko diru laguntzak.
1.200 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek, gehienez 30.000 euro jasoko dituzte. Halaber, 1.200 eta 7.500 biztanle artean dituzten udalerriek, gehienez 100.000 euro jaso ditzakete.
Eskualdeko
12 udalerrik diru laguntza
kopuru bera jasoko dute: 28.429,82 euro.
Arratzuko udalak
udaletxerako sarbide berria egiteko eta
horiekaz loturiko lanetarako eskuratuko du diru laguntza, eta
Foruko udalak ere
udaletxean hobekuntza lanak egiteko baliatuko du aldundiak emandako dirua.
Eako udalak, berriz,
Natxituko Bolatokia eraberritzeko laguntza eskatu du, eta
Ereñoko udalak
kultur etxeko eraikina birmoldatzeko eskatu du diru laguntza.
Gautegiz-Arteagako udalak
kale argiteriaren instalazio elektrikoak egokitzera bideratuko du laguntza.
Errigoitiko udalaren kasuan
Landia auzora doan bidea konpontzeko jasoko du diru laguntza.
Nabarnizko udalak, ostera,
frontoirako eta probalekurako loturarako bidea egiteko eskatu du laguntza.
Mendatan
Elexalde-Mendaturi auzoan oinezkoen pasabidea egokitzeko erabiliko du aldunditik jasotako dirua. Era berean,
Ibarrangelun,
Elexalde auzoan iriste erraztasuna eta errepideko segurtasuna hobetu, eta
oinezkoentzat egokitzeko erabiliko du udalak diru laguntza. Eta
Kortezubiko udalak
udaletxe aurreko plaza oinezkoentzat egokitzeko eskatu du laguntza.
Sukarrietako udalak
Kanalako frontoia egurrezko azpiegituragaz estaltzeko jasoko du diru laguntza.
Morgako udalak, aldiz,
Meakur auzoko eskola zaharrak berrituko ditu, kirol jardueretarako zein bestelako erabileratarako.
Bestalde,
Elantxobeko udalak 23.162,79 euro jasoko ditu
udaletxeko teilatua eta aurrealdea konpontzeko.
Muxikako udalak ere udaletxeko teilatua egokituko du, eta aldundiak
20.018,91 euroko diru laguntza ematea onartu du.