Ariane Isasik eskuratu du Bizkaiko Txapelketa, Ereñoko X. Raidean
CEN 0 80 km kategorian, 7 ordu, 8 minutu eta 3 segundoko denboragaz lortu du garaipena Isasik. Lau kategoriatan banatuta, 36 zaldizkok eta zaldik lehiatu dute probaZapatuan Ereñoko X. Raida lehiatu zuten, goizez eta arratsaldez. CEN 0 80 km kategorian...
CEN 0 80 km kategorian, 7 ordu, 8 minutu eta 3 segundoko denboragaz lortu du garaipena Isasik. Lau kategoriatan banatuta, 36 zaldizkok eta zaldik lehiatu dute proba
Zapatuan Ereñoko X. Raida lehiatu zuten, goizez eta arratsaldez. CEN 0 80 km kategorian Bizkaiko Txapelketa jokatu zuten, eta Ariane Isasi nagusitu zen, Altair De Jehols zaldiagaz. 7 ordu, 8 minutu eta 3 segundoko denbora egin zuen irabazleak.Christopher Leonel Borges eta Tra-Kefren zaldia sailkatu ziren bigarren (7:21,54) eta Erlantz Larrazabal eta Zeus-FKT %25 zaldia (7:30.25) geratu ziren hirugarren. Gainera, azken horrek jaso zuen kategoria horretan baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldiaren saria.
CEI 80 km kategoriako irabazleak Borja Damiao eta Abando Ab Bantari izan ziren.
Lehia estua egon zen kategoria horretan. Izan ere, horiek 5 ordu, 53 minutu eta 15 segundotan burutu zuten proba, eta Jordi Arboix eta Tango D’Arsol bigarrenak irabazlearengandik 2 segundora heldu ziren. Halaber, Daniel Yanes eta Maver Luqman zaldia irabazlearengandik 4 segundora sailkatu ziren.
Guztira, 11 parte hartzaile egon ziren kategoria horretan lehiaten, eta raida baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldia Juan Carlos Ruiz de Villaren Caleez izan zen bosgarrenak izan ziren sailkapenean.
CEAP-3F 63 km kategorian Eva Pecharroman eta Flaco zaldia izan ziren onenak. Haiek 5 ordu, 28 minutu eta 20 segundoko marka lortu zuten.
Miren Castrasana eta Aretx-Bimba (5:55.07) sailkatu ziren bigarren, eta Aratz Lama eta Lorp-Xixili izan ziren hirugarrenak, 5 ordu, 59 minutu eta 31 segundoko denboragaz.
Kategoria horretan Aretx-Bimba izan zen proba baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldia.
Beste alde batetik, 11 partaidek lehiatu zuten CEA-P 47 Km kategoria, eta horietan azkarrenak Alberto Diego Amavisca eta Iñaki zaldia izan ziren. Horiek 4 ordu, 32 minutu eta 43 segundotan burutu zuten raida.
Gainera, Iñaki zaldia izan zen raida baldintzarik onenetan amaitu zuena.
Maria Sainz eta Acqua (4:38.45) geratu ziren bigarren, eta Iraide Urkidik eta Brujak (4:52.42) osatu zuten podiuma.
Kategoria denak kontuan hartuta, guztira 36 zaldizkok parte hartu zuten. Euskal herritarrekin batera, esaterako, Herrialde Katalanetako eta Kantabriako partaideak egon ziren. Hiru partaide kanporatu egin zituzten, eta beste batek proba utzi zuen.