Jazzber jaialdiak Bermeoko
Kafe Antzokia bete du, beste behin ere. Hiru eguneko jazz jaialdia da Bermeokoa, eta
hiru egunetan antzokia bete dela azaldu du Jizz Jazz kultur elkarteko kide Igor Markaidak.
Night Dreamers. Argazkia: Bermeoko Udala
Jazzber jaialdiak
urteroko ikusle leialak dituela aipatu du Markaidak, «hutsik egiten ez dutenak». Aurten, berriz,
gazte gehiagoren presentzia egon dela nabarmendu dute, eta «aurpegi berriak ikustea eta gazteenak, gainera, poztekoa» dela diote antolatzaileek.
Kontzertuetara bertaratutako
ikusleen iruzkinak, orokorrean,
baikorrak izan direla azaldu dute, beraz, jaialdiak emandakoarekin «pozik» agertu dira antolatzaileak.
Jazzber jaialdiaren
egitura dagoeneko errotuta dagoela uste du Markaidak, «eta ikusleek badakite». Beraz,
egitura berberarekin jarraitzeko asmoa agertu dute, nahiz eta urtetik urtera jaialdiari «bueltaren bat ematen» saiatzen diren.
Tomasz Wendt Trio. Argazkia: Bermeoko Udala
Datorren urtera begira, beraz, Getxoko jazzaldira datozen bi talde, eta Euskal Herriko proiekturen bat aukeratzen saiatuko direla diote. Bestalde, jam sessionik, aurten, ez bada egon ere, datozen urteetan horrekin jarraitzeko asmoa agertu zuten jaialdiaren aurkezpenean.
Jendearen erantzuna duen jaialdia dela dio Markaidak: «Jaialdia antolatzeak lana ematen du, eta jendeak ez balu erantzungo, ez luke zentsurik edukiko».