Bermeoko Udalak kudeaketaren berri emango die herritarrei
Bermeoko Udaleko arduradunek agerraldia egingo dute, eguenean, udalaren kudeaketaren berri emateko. Nestor Basterretxea aretoan batuko dira horretarako, 19:30ean, eta parte hartzeko deia egin diete herritar denei, «Bermeo denon artean eraikitzeko».Id...
Idurre Bideguren alkatea eta Benito Ibarrolaza alkateordea izango dira herritarrekin batuko direnak. Udal Gobernuaren kudeaketaren berri emango dute, martxan jarritako proiektuei buruzko azalpenak emango dituzte eta etorkizunean egin beharrekoak ere zehaztuko dituzte.
Ostean, aurrekoetan egin modura, herritarrek beraien iritziak, kezkak eta iradokizunak azaltzeko tartea edukiko dute.