Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean,
bi kartel finalista aukeratu ditu epaimahaiak. Orain,
herritarrek euren botoekin j
aietako kartel irabazlea zein izango den
aukeratu ahalko dute.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel finalistak
Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean jarri duten
kutxa batean eman ahalko da botoa
uztailaren 8ra arte.
Internetez, berriz,
uztailaren 10era arte bozka daiteke Bermeoko Udalaren facebook bidez. Pertsona bakoitzak
baten bakarrik bozka dezake.
Kutxan jasotako botoek %70 balioko dute;
internet bidez jasotakoek, berriz,
%30. Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den
uztailaren 11n, astelehenean,
jakinaraziko dute.
Jakinarazi dutenez, aurten,
zazpi kartel aurkeztu dira lehiaketara. Horiek guztiak, Gizarte eta Kultura Etxean egongo dira
ikusgai barikura bitartean, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:45era.
Jai Batzordeko kideek, udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutako epaimahaia zapatuan batu zen kartel finalistak aukeratzeko. Finalistak aukeratzerako orduan,
originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta bizitasuna kontuan izan dituztela azaldu dute.