Proiektuaren sustatzaileek adierazi dutenez,
ekimenaren lehen proba arrakastatsua izan da. Beraz, datorren ikasturteari begira ere errepikatzeko prest daudela azaldu dute, “sistema hau bermatzkoa”. Haurrek eskolarako bidea modu jasangarrian eta seguruan egitea helburu duen Eskola Bideak
400 parte hartzaile izan zituen ekainaren 6tik 10era bitartean egindako
proba pilotuan.
Fase horretan parte hartu zuten lehen hezkuntzako
ikasleen %47a joaten da oinez eskolara, kotxez %40a, bizikletaz %1a eta %6ak garraio publikoa erabiltzen du, eskolara joateko. Datu horien bitartez umeek eguneroko ibilaldiak nola egiten dituzten aztertu dute, beren autonomia, distantzia eta hiriaren pertzepzioa ere neurtuz.
Datu horiek baliatuta, eta parte hartu duten bolondresen eta ikastetxeetako ordezkarien ekarpenekin
ibilbidearen segurtasunari buruzko azterketa egin dute, bidetik egon daitezkeen arriskuak identifikatuz eta konponbideak planteatuz.
Lehen pauso hori eman ondoren,
urrian ibilbideak errepikatuko dituzte, eta, Eskola Bidean martxan jartze aldera, hiru asteko proba errepikatuko dute, boluntarioekin. Haurrek ibilbideak modu naturalean bereganatzea da asmoa, haurrek kalea berriz ere bereganatu dezaten.
Izan ere, ikasturtea bukatu aurretik, autonomia nahikoa duten
ume batzuk bere kabuz antolatzen hasi ziren, goizetan elkarrekin eskolara joateko.
Ikastetxeek, guraso elkarteek eta Osasunsareak Gernika-Lumoko udalarekin lankidetzan burutu duten ekimen horrek, hezkuntza komunitatearen beharrizanak hartu ditu kontuan, haurrek kaleak modu seguruan erabil ditzaten, ibilgailu gutxiago mugiaraziz.
Eskola Bidea ekimena aitzindaria da, herrian dauden zazpi ikastetxeen, eragile sozialen eta udalaren parte hartzea izan duelako.