36 zaldizkok lehiatu dute Ereñoko Raida
CEN O 80 km kategorian Bizkaiko Txapelketa jokatu zuten, eta Ariane Isasi nagusitu zen, Altair De Jehols zaldiagaz. Zazpi ordu, zortzi minutu eta hiru segundoko denbora egin zuen irabazleak.
Christopher Leonel Borges eta Tra-Kefren zaldia sailkatu ziren bigarren (7:21,54) eta Erlantz Larrazabal eta Zeus-FKT %25 zaldia (7:30.25) geratu ziren hirugarren. Gainera, azken horrek jaso zuen kategoria horretan baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldiaren saria.
CEI 80 km kategoriako irabazleak Borja Damiao eta Abando Ab Bantari izan ziren. Lehia estua egon zen kategoria honetan. Izan ere, horiek bost ordu, 53 minutu eta 15 segundotan burutu zuten proba, eta Jordi Arboix eta Tango D’Arsol bigarrenak irabazlearengandik bi segundora heldu ziren. Halaber, Daniel Yanes eta Maver Luqman zaldia, irabazlearengandik lau segundora sailkatu ziren.
Guztira 11 parte hartzaile egon ziren kategoria honetan, eta raida baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldia Juan Carlos Ruiz de Villaren Caleez izan zen (bosgarren sailkatu ziren).
CEAP-3F 63 Km kategorian Eva Pecharroman eta Flaco zaldia izan ziren onenak. Horiek bost ordu, 28 minutu eta 20 segundoko marka lortu zuten. Miren Castrasana eta Aretx-Bimba (5:55.07) sailkatu ziren bigarren, eta Aratz Lama eta Lorp-Xixili izan ziren hirugarrenak, bost ordu, 59 minutu eta 31 segundoko denboragaz. Kategoria honetan, Aretx-Bimba izan zen proba baldintzarik onenetan amaitu zuen zaldia.
Bestalde, 11 partaidek lehiatu zuten CEA-P 47 Km kategoria, eta horietan azkarrenak Alberto Diego Amavisca eta Iñaki zaldia izan ziren. Horiek lau ordu, 32 minutu eta 43 segundoko denboran burutu zuten raida. Gainera, Iñaki zaldia izan zen raida baldintzarik onenetan amaitu zuena.
Maria Sainz eta Acqua (4:38.45) geratu ziren bigarren, eta Iraide Urkidik eta Brujak (4:52.42) osatu zuten podiuma.