Orain arteko hiru jardunaldietan bigarren sailkatu da talde bermeotarra. Ondorioz,
TKE ligako sailkapen buru da Hondarribiagaz batera.
Biek ala biek 33 puntu lortu dituzte orain arte.
Kaiku da gaur gaurkoz sailkapeneko hirugarrena, 29 puntugaz, eta San Juan laugarrenak 23 puntu ditu.
Urdaibaik garaipena lortzeko aukera izan zuen
atzo XXXIII. Petronor Banderan, baina,
18 ehunenengatik San Juanek eraman zuen bandera.
Photo-finish-a edo helmugako argazkia beharrezkoa izan zen garaipena erabakitzeko.
Ohorezko txandan atera zen Urdaibai, TKE-ko beste hiru faboritoakaz batera: Hondarribia, Kaiku eta Orio. 19 minutu, 52 segundo eta 38 minututan amaitu zuen lehia talde bermeotarrak.
San Juan, berriz, lehen txandan irten zen, Tiran, Zumaia eta Portugaletegaz.
Hondarribia nagusi, Astilleron
Bestalde,
zapatuan lehiatu zuten
Astilleron (Kantabria, Espainia) lehiatu zuten TKE denboraldiko bigarren jardunaldia.
19 minutu, 12 segundo eta 68 ehuneneko denboragaz lortu zuen
garaipena Hondarribiak. Urdaibai irabazlearengandik 4 segundo, eta 24 ehunenera sailkatu zen.
Ligako beste bi faboritoek ez zuten hutsik egin. Kaiku hirugarren sailkatu zen (Hondarribigarengandik 13 segundo eta 24 ehunenera), eta Orio izan zen laugarrena (Hondarribiarengandik 16 segundo eta 34 ehunenera).
Argazkia: TKE Liga.