Istanbuleko atentatua gaitzetsi du udalak
Eudelek egindako deiagaz bat eginda, protesta egin zuten atzo eguerdian, Bermeoko udal langileek. Goiko plazan batu eta bost minutuko elkarretaratze isila egin zuten. Martinetzean Ataturkeko aireportuan atentatua egin zuten ustez hiru erasotzailek. 42 ...

Eudelek egindako deiagaz bat eginda, protesta egin zuten atzo eguerdian, Bermeoko udal langileek. Goiko plazan batu eta bost minutuko elkarretaratze isila egin zuten. Martinetzean Ataturkeko aireportuan atentatua egin zuten ustez hiru erasotzailek. 42 hildako eta 200 bat zauritu eragin zituzten bonbek. Turkiako Gobernuak Estatu Islamikoa egin du erantzule, baina oraindik inork ez du atentatua bere gain hartu.