Uztailaren 7an egingo dute agerraldia udal arduradunek, herritarrei kudeaketari buruzko azalpenak emateko. Nestor Basterretxea aretoan batuko dira horretarako, 19:30ean, eta parte hartzeko deia egin diete herritar denei, “Bermeo denon artean eraikitzeko”.
Idurre Bideguren, herritarrei azalpenak ematen
Idurre Bideguren alkatea eta Benito Ibarrolaza alkateordea izango dira herritarrekin batuko direnak. Udal Gobernuaren kudeaketaren berri emango dute, martxan jarritako proiektuei buruzko azalpenak emango dituzte eta etorkizunean egin beharrekoak ere zehaztuko dituzte.
Ostean, herritarrek beraien iritziak, kezkak eta iradokizunak azaltzeko tartea izango dute.