Umeentzako jarduerak eskainiko ditu museoak, uztailean
Bermeoko Arrantzaleen Museoak udarako programa ere antolatu du. Programa horretan, umeentzako jarduerarik ez da falta. Hala, uztailerako, lau eguneko programa antolatu dute 5 eta 10 urte bitartean dituzten umeentzat.Uztailak 12, 13, 14 eta 15 (martitze...
Uztailak 12, 13, 14 eta 15 (martitzenetik barikura) batuko dira gura duten umeak, museoan. Lau egun horietan, arrantza eta arrainen inguruko mundua ezagutzeko aukera edukiko dute umeek, ekintza dibertigarrien bitartez. Era berean, Arrantzaleen Museoa ezagutzeko aukera ere izango dute.
Bi ordu egongo dira umeak museoko tailerretan: 11:00etatik 13:00etara. Familia tailerretan ez bezala, umeak bakarrik egon ahalko dute, guraso edo arduradun barik.
Lekuak mugatuak direnez, udako tailerretan parte hartu gura duten horiek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Uztailaren 8a baino lehen, 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita eman ahal izango dute izena interesatuek.