Gurutze Gorria boluntario bila ari da, bakarrik daudenei laguntzeko
Busturialdeko Gurutze Gorriak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak martxan jarri dute boluntarioak bilatzeko programa. Ekimen horren helburua gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden pertsonei laguntza ematea da.Gurutze Gorriko ardu...
Gurutze Gorriko arduradunen arabera, bolondresek hiru ekintza burutu ahal izango dituzte: aldiroko laguntza eman ahalko dute, astean bi orduz bakarrik dauden pertsona horiekin egonda; unean-uneko laguntza eman ahalko dute, medikura joateko; edota telefonozko harremana eduki ahal izango dute, aholkuak eta laguntza eskainiz.
Bolondresek ez dute inolako prestakuntzarik behar, eta batez ere pertsona nagusientzat dago zuzenduta, baina edonork parte hartu dezake. Informazio gehiago eskuratzeko era harremanetarako: 94-625 19 88.