EHE-ek batzar irekia deitu du bihar Astran, euskaltzaleen iritzia jasotzeko
Euskal Herrian Euskaraz elkarteak bilera irekia deitu du biharko. Gernika-Lumon batuko dira, Astran. Izan, Egin, Eragin dinamikaren baitan, urte hasieratik udaberrira bitartean hainbat batzar egin ditu Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Busturialdeko er...
«Euskal Herrian aldaketa garaia da». Arlo politikoan, sozialean, kulturalean… aldaketak eman direla dio EHEk, eta berreuskalduntze prozesua bidegurutzean dela. Hori dela eta, herritarrekin batzar irekia egin gura du, euskaltzaleen iritziak jasotzeko. Biharko batzarra 19:00etan hasiko da, eta Astrako lehenengo solairuan izango da.