Egoitz Aranzeta, Bizkaiko txikien Eskolarteko Txapelketan nagusi
Egoitz Aranzetak Berangon lehiatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txikien Txapelketa irabazi du. Zapatuan izan zuen proba Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak. «Parte hartzaileek zirkuitu gogor bati sei buelta eman behar izan zizkieten, e...
Bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren, Zaldibarko Txirrindulari Elkarteko Gontzal Arregi eta Goran Bijelic Durangaldeko taldeko kirolariak.
Bizkaiko txapela irabazi eta gero, Aranzetak uztailaren 9an Meridan (Espainia) ospatuko den Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu du. «Egoitz eta Goran Bijelic izango dira Euskal Selekzioaren bi ordezkari bizkaitarrak».
Beste alde batetik, zapatuko lasterketan Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteko beste hiru ordezkarik ere parte hartu zuten: Aritz Arroitajauregik, Ibai Gutierrezek eta Amets Aldazabalek. «Txukun» aritu zirela esan dute.