Hondartza denontzat programa aurreratzea lortu dute Lekeition
Erabiltzaileek egindako eskaeren ondorioz, programa astebete aurreratu da. Uztailean hasten diren beste zerbitzuak ere ekainaren 1ean hasteko lanean jarraituko dutela aurreratu duteLekeitioko erabiltzaileek egindako eskaerei esker, Bizkaiko Foru Aldund...
Erabiltzaileek egindako eskaeren ondorioz, programa astebete aurreratu da. Uztailean hasten diren beste zerbitzuak ere ekainaren 1ean hasteko lanean jarraituko dutela aurreratu dute
Lekeitioko erabiltzaileek egindako eskaerei esker, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bidaideak elkartearen bitartez eskaintzen den Hondartza denontzat programa astebete aurreratzea lortu dute Lekeition. «Lorpena garrantzitsua» dela badiote ere, uztailetik aurrera ematen diren zerbitzu horiek guztiak ekainaren 1ean hasteko lanean jarraituko dutela iragarri dute Lexuri Badiola eta Gorosti Txopitea zerbitzuaren erabiltzaileekLekeitioko hainbat herritar zerbitzua hondartzako sorosleen zerbitzuagaz batera ekainaren 1ean hasteko eskatzen aritu dira 2008az geroztik; «diskriminazio egoera hori» salatzen ibili dira, eta orain, egoera zer edo zer aldatzea lortu dute. «Egindako eskaerak euren fruitua ematen hasi dira. Zerbitzua astebete aurreratzea lortu dugu, baina, gure asmoa hondartzan eskaintzen diren zerbitzu guztiak denak batera hastea da. Guk ere beste herritar guztien eskubide berberak ditugu, eta aukera berberak lortu arte borrokatzen jarraituko dugu», adierazi dute.
Programa aurreratzea lortu badute ere, uztailaren 1a arte zerbitzu bakarra izango dute erabilgarri. Erabiltzaileen arabera, oraingoz uretara sartzeko aulki anfibioa ekarri dute Lekeitioko Isuntza hondartzara. «Joan den asteko eguenean zerbitzua ematen duen etxola ipini zuten hondartza alboan, eta barikuan, ostera, aulki anfibioa ekarri zuten. Bertako giltza hondartzako sorosleen postuan egongo da, eta hurrengo egunotan zerbitzua erabili nahi duenak, giltza bertan jaso, eta uretara sartzeko aulkia erabili ahal izango du».
Hori bai, uztailaren 1a arte aulki anfibioa erabili nahi dutenek euren kabuz erabali beharko dute zerbitzua, profesionalen laguntza barik. «Lagunek edo etxekoek lagundu beharko digute gure gurpildun aulkietatik aulki anfibioetara pasatzen—, gaineratu du Badiolak.
Zerbitzu gehiago
Programa berez, uztailaren 1ean hasten da, eta abuztuaren 31ra bitartean, mugikortasun arazoak dituztenek beste hainbat zerbitzu izaten dituzte eskura Isuntzan, 11:00etatik 19:00etara. Besteak beste, uretara sartu ahal izateko hiru laguntzaile egongo dira, aulki anfibio gehiago eta hondartzan oinez laguntzeko makulu berezi batzuk ere izango dituzte eskura.