Gerandapekoek irabazi dute Harrizulatze Ligaren 3. saioa a.m.m.
Bizkaiko Harrizulatze Ligan hiru jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta hiruretan Ereño Gerandape Herri Kirol taldea nagusitu da. Momentuz, 42 zulo, 6 zentimetro eta 5 milimetroko marka bildu dute.Domekan lehiatu zuten hirugarren jardunaldia, Muski...
Domekan lehiatu zuten hirugarren jardunaldia, Muskizen. Ereñoko taldeak 13 zulo, 10 zm eta 5 mm-ko marka lortu zuen. Santurtziko Kabiezes taldea sailkatu zen bigarren, 13 zulo eta 7 zm-ko markagaz.
Barakaldoko Errekatxo eta Ortuellako Burdin Gazteak hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko ordezkariak bosgarren sailkatu ziren seigarrenak dira behin-behineko sailkapenean. Trapagarango Aldai Alde izan zen azkena.