Ekaitz Oar-Arteta eta Mikel Egiguren nagusitu dira I. Amerikar Kiniela Irekian
25 puntu lortu ditu bikote irabazleak. Alberdi eta Minvielle sailkatu dira bigarren, 12 puntugaz. Biharko Izarrak eskolarteko topaketa markina-xemeindarrek eta mutrikuarrek irabazi dute25 puntu lortuta, Ekaitz Oar-Artetak eta Mikel Egigurenek irabazi z...
25 puntu lortu ditu bikote irabazleak. Alberdi eta Minvielle sailkatu dira bigarren, 12 puntugaz. Biharko Izarrak eskolarteko topaketa markina-xemeindarrek eta mutrikuarrek irabazi dute
25 puntu lortuta, Ekaitz Oar-Artetak eta Mikel Egigurenek irabazi zuten I. Amerikar Kiniela Irekia barikuan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.Roke Alberdi eta David Minvielle sailkatu ziren bigarren, hamabi puntugaz, eta puntu bat gutxiago lortu zuten Gorka Ubilla eta Jon Curveur hirugarrenek. Asier Bidaburu eta Txabi Inza laugarren sailkatu ziren, zazpi puntugaz.
Jai Alai Eskolako kideek azaldu dutenez, «oso giro ona» egon zen Jai Alai frontoian. Zaleek profesionalen eta afizionatuen erakustaldiagaz gozatu zuten lehenengo, eta ostean, herriko zesta-punta eskolako umeen partidak ikusteko aukera izan zuten.
Eskolarteko topaketa
Bestalde, asteburuan Gernika-Lumoko, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Mutrikuko, Gasteizko, Noaingo, Cabanillaseko eta Biarritzeko zesta-punta eskoletako umeen topaketa egin dute, Jai Alai frontoian. Zapatu arratsaldean sailkapen partidak jokatu zituzten, eta domekan finalerdiak eta finalak.
Umeen mailan, Markina eta Biarritzen arteko finalean 25-22 nagusitu ziren lehenak. Benjaminetan, mutrikuarrek 25-12 irabazi zieten noaindarrei.
Zortzi eskoletako 24 ikasle batu ziren. «Denek jokatu dituzte bi edo hiru partida, baina lehia gutxienekoa izan da. Denak elkarregaz egotea, harremanak sendotzea izan da topaketaren helburua. Denak oso pozik egon dira, eta egun guztia elkarregaz pasatu dute. Topaketa arrakastatsua izan da, eta guraso askok zoriondu gaituzte».