52 partaide batu dira III. Mundaka Sup Race proban
Sup Race zirkuituaren bigarren proba izan da. Bederatzi kategoria lehiatu dituzte. Nagusiek 12 km-ko ibilbidea egin dute, eta amateurrek zirkuitu bat burutu duteSup Race zirkuituko bigarren proba lehiatu zuten herenegun, III. Mundaka Sup Race. Nagusiek...
Sup Race zirkuituaren bigarren proba izan da. Bederatzi kategoria lehiatu dituzte. Nagusiek 12 km-ko ibilbidea egin dute, eta amateurrek zirkuitu bat burutu dute
Sup Race zirkuituko bigarren proba lehiatu zuten herenegun, III. Mundaka Sup Race. Nagusiek Mundaka, Sukarrieta eta Murueta artean 12 kilometro egin zituzten. 16 urtetik beherakoek, ostera, Laidatxu hondartzaren inguruan zirkuitu bat burutu zuten.1,4 mistoan Aritz Tena nagusitu zen. 12,6 gizonezkoen kategorian Julen Juaristik irabazi zuen, eta 12,6 emakumezkoetan Cyara Palenzuela izan zen garailea.
Amateurretan, gizonezkoetan, Jon Rekalde nagusitu zen, eta emakumezkoei dagokienez, Laure izan zen amateurretan lehiatu zen partaide bakarra, eta hortaz, hura izan zen garailea.
Emakumezkoen gazteen mailan 18 urtetik beherakoak June Ormaetxea izan zen onena, eta 16 urtetik beherakoen kadete kategorian mistoa, Asier Aristizabal nabarmendu zen. Haurretan Manuel eta kimuetan Rafael Ceniga izan zen onena.
Antolatzaileen berbetan, giro «oso alaia» izan zuten, eta dena oso ondo atera zen: «Oso pozik gaude, giro onean egin zen proba, eta eguerdian, Mundakako kiroldegian bazkaldu genuen elkarrekin».