Eusko Alderdi Jeltzaleak hartu ditu boto gehien gaur Busturialdean. EH Bildu izan da bigarren indarra, eta Elkarrekin Ahal Dugu hirugarrena. Hala ere, 2015eko datuekin alderatuta, botoetan behera egin dute jeltzaleek eta koalizio abertzaleak. Elkarrekin Ahal Duguk emaitza onak izan ditu gaurko hauteskundeetan. Izan ere, 2015eko abenduan Orain Baterak eta Podemos-Ahal Duguk lortutako emaitzak batuz gero, botoetan gora egin du Pablo Iglesiasek gidatzen duen koalizioak.
herritarrak, botoak hartzen
10. 568 boto lortu ditu EAJk gaur (10.887 izan zituen abenduan). EH Bilduk 6.326 boto izan ditu Busturialdean (abenduan 7.155 izan zituen), eta Elkarrekin Ahal Duguk 5.343 boto lortu ditu (Podemos -Ahal Dugu eta Orain Batera plataformaren botoak batuta, 4.857 izan zituzten abenduan).
Oro har, bai EAJk eta baita EH Bilduk botoak galdu dituzte, baita
herri txikietan ere.
Bermeon, kasurako, Elkarrekin Ahal Dugu izan da bigarren indarra, EH Bilduren kalterako.
Abstentzioa ere nabarmena izan da Busturialdean. Bermeon izan da handiena, %35,58ekoa. Bizkaian abstentzioa %31,67koa izan da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %32,57koa.
Hego Euskal Herrian Batera Ahal Dugu izan da alderdirik bozkatuena, eta zortzi eserleku edukiko ditu Espainiako Kongresuan. Espainian PP izan da alderdirik bozkatuena, PSOE izan da bigarren indarra, eta Unidos-Podemos hirugarrena.
Emaitzak, herriz herri,
hemen.