Busturialdeko herri txikietan gora egin du Elkarrekin Ahal Duguk
EAJren eta EH Bilduren kalterako, boto kopuruan gora egin du Pablo Iglesiasen hautagaitzak Ereñon, Nabarnizen, Ajangizen, Gautegiz Arteagan, Ean, Elantxoben edo Ibarrangelun, esaterako. Errigoitin, ordea, ia boto erdiak galdu ditu. Herri horretan EH Bilduk ere botoak galdu ditu, eta EAJ da orain alderdirik bozkatuena.
Sukarrietari dagokionez, EAJk eta EH Bilduk behera egin dute, baina Elkarrekin Ahal Duguk ez du gora egin. Abstentzioak egin du gora nabarmen, %7. Mendatan, ere ez du gorakadarik izan Espainiako koalizioak, eta 2015eko abenduan lortutako emaitzak mantendu dira, gutxi gorabehera. Abstentzioak bi puntu egin du gora.
Abstentzioak, oro har, gora egin du Busturialdean, %2-3 bitartean.