Sexu askapena aldarrikatuko dute Lea-Artibain eta Mutrikun
Ondarroan eta Mutrikun martitzenean egingo dituzte ekintzak. Lekeition kaleak apainduko dituzte, eta Markina-Xemeingo Udalak adierazpena onartu duSexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da martitzena. Eta Lea-Artibain eta Mutrikun aniztasun eta identitate s...
Ondarroan eta Mutrikun martitzenean egingo dituzte ekintzak. Lekeition kaleak apainduko dituzte, eta Markina-Xemeingo Udalak adierazpena onartu du
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da martitzena. Eta Lea-Artibain eta Mutrikun aniztasun eta identitate sexualaren aldeko aldarrikapenak egingo dituzte, modu batera edo bestera.Ondarroan, esaterako, Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, La chica danesa filma proiektatuko dute martitzenean, 20:00etan, Bide Onera zinema aretoan.
Filmak emakume izateko desioa sentitzen duen margolari baten istorioa kontatzen du. «Herritar guztiak ongietorriak izango dira», azaldu dute Ondarroako Udaleko Berdintasun Saileko ordezkariek.
Beste alde batetik, Mutrikun ere martitzenean egingo dute ekintza. Emakumeak Mutrikun Abixan taldeak (EMA) antolatuta, askari-solasaldia egingo da gaztetxean, 19:00etan. Antolatzaileek bertaratzeko gonbitea egin nahi izan diete herritarrei.
Lekeitioko ekintza
Lekeition, ostera, Potxuak Martxan taldeak Chrysallys Adingabe Transexualen Familien Elkartearen hitzaldia antolatu nahi izan du. Baina agenda arazoak tarteko, ekintza ikasturte hasierarako utzi behar izan dutela azaldu dute.
Dena dela, aldarrikapen eta mezu ezberdinekin herriko kaleak apainduko dituztela iragarri dute.
Adierazpenak
Markina-Xemeingo Udalak ere Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunagaz bat egin eta aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpena onartu zuen eguaztenean. «Pertsona askeek osatutako herri askea eraikitzeko bidean, Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egiteko deia egiten du udalak».
Herri horietan era bateko edo besteko ekintzak egiteaz gain, beste udalek ere adierazpenak onartu edota Harrotasun Egunaren inguruko ikurrak bistaratuko dituzte udal eraikinetan.