Maria Asurmendi fitxatu du Gernika Bizkaiak
SASKIBALOIA // Maria Asurmendi antolatzaile nafarra fitxatu berri du Gernika Bizkaiak. «Luxuzko fitxaketa» dela adierazi du klubak. Hainbat denboralditan jokalaria fitxatzeko ahaleginak egin ostean, oraingoan akordioa lortu dute. Aurreko denboraldian...
SASKIBALOIA // Maria Asurmendi antolatzaile nafarra fitxatu berri du Gernika Bizkaiak. «Luxuzko fitxaketa» dela adierazi du klubak. Hainbat denboralditan jokalaria fitxatzeko ahaleginak egin ostean, oraingoan akordioa lortu dute. Aurreko denboraldian Erregina Kopa irabazi zuen Conquerogaz. Halaber, denboraldiaren azken hilabetean Ligako txapeldun izan den Avenidan jokatu zuen.