Eskualdeko bi talde Bizkaiko Harrizulatze liga ari dira lehiatzen
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea eta Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldea Bizkaiko Harrizulatze liga lehiatzen ari dira. Muskizen lehiatuko dute hirugarren jardunaldia domekan, 18:30ean hasita.Ereñoko Gerandapeko kideak dira sailkapenburuak. Bera...
Ereñoko Gerandapeko kideak dira sailkapenburuak. Beraiek irabazi zuten joan den zapatuan Gallartan lehiatu zen bigarren jardunaldia. 14 zulo eta 9 zentimetroko marka lortu zuten.
Halaber, Ortuellan jokatutako lehen jardunaldian ere ereñarrak nagusitu ziren. Orain arte, 28 zulo eta 9 zentimetroko marka lortu dute.
Gaur gaurkoz, Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea bosgarrena da sailkapen orokorrean, Barakaldoko Errekatxo taldearen aurretik. Aldai Alde Trapagarango taldea da sailkapeneko bigarrena (26 zulo-1 zm-8 mm). Santurtziko Kabiezes taldea da hirugarren sailkatua (24 zulo-1 zm-2 mm), eta haren atzetik, berriz, Ortuellako Burdin Gazteak taldekoak daude (23 zulo-6 zm-6 mm).
Domekan jokatuko den hirugarren jardunaldiaren ostean, beste bost jardunaldi lehiatuko dituzte. Horietatik seigarren jardunaldia izango da Busturialdean lehiatuko dutena, Busturian, hain zuzen.