Uso Zuria dantza taldekoak bihar batuko dira. Azken urteetan egin legez, taldeko kideak izandakoak batu gura dituzte, eta elkarrekin bazkalduko dute. Landa Berde jatetxean egingo dute otordua, 15:00etan. Hala ere, 13:30ean batuko dira, Bake Eder tabernan. Bazkarirako txartelak ere taberna horretan eros daitezkeela jakinarazi dute, 10 euroan.
Uso zuria dantza taldea
XX. mendean, 70eko hamarkadan, sortu zen Gernika-Lumon Uso Zuria dantza taldea. Hamar urtez aritu ziren dantzan talde horretako umeak. Hain zuzen, Elai-Alai dantza taldeak ume denak hartu ezin, eta horri irtenbidea emateko sortu zuten?Uso Zuria. Dantza ez ezik, menditik txangoak ere egiten zituzten.
Taldea desegin, eta urte askoan ahanzturan geratu zen; harik eta 2010. urtean taldearen historia batzeko ahalegina egin zuten arte. Batzarrerako deia egin zuten, eta hamabi lagun batu ziren deialdi horretara. Gernika-Lumoko historiako parte bat berreskuratzea zuten helburu, eta argazkiak batzen eta taldeko kide izandakoen zerrenda egiten hasi ziren. Dantzariek erabiltzen zuten jantzia eta bandera berreskuratzea ere bazuten xede, gero erakusten jartzeko.