Dominguez aita-semeek Espainiako txapelketa lehiatuko dute
Uztailaren 4tik 10era A Coruñan (Galiza) jokatuko dute txapelketa. Andoni Dominguez aitari atzo jakinarazi zioten Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera duela. “Ez nuen dudarik izan. Ez da borrokaldi erraza izango, baina ring-ean dena emango dut, horretarako entrenatzen baitut”.
Semeak, berriz, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazita lortu zuen Espainiako txapelketara sailkatzea.
Aita-semeek halako txapelketa baten parte hartzea ez-ohikoa da, eta albiste pozgarria da Bizkaiko boxeoarentzat.
Aita elite kategoriako pisu ertainean lehiatuko da, eta semea, berriz, junior kategoriako welter pisuan.