Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldeak irabazi zuen zapatuan Gallartan lehiatu zuten
bigarren jardunaldia. 14 zulo eta 9 zentimetroko marka lortu zuten.
Halaber, Ortuellan jokatutako
lehen jardunaldian ere ereñarrak nagusitu ziren. Orain arte, 28 zulo eta 9 zentimetroko marka lortu dute.
Domeka honetan, Muskizen lehiatuko dute
hirugarren jardunaldia, 18:30ean hasita.
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea ere Bizkaiko Harrizulatze liga lehiatzen ari da, eta gaur gaurkoz, Barakaldoko Errekatxo taldearen aurretik
bosgarrena da sailkapenean.
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.
Aldai Alde Trapagarango taldea da sailkapeneko bigarrena (26 zulo-1zm-8mm). Santurtziko Kabiezes taldea da sailkapeneko hirugarrena (24zulo-1zm-2mm), eta haren atzetik Ortuellako Burdin Gazteak taldea dago (23zulo-6zm-6mm).
Domeka honetako hirugarren jardunaldiaren ostean, beste bost jardunaldi lehiatuko dituzte. Horietatik seigarren jardunaldia izango da Busturialdean lehiatuko dutena, Busturian, hain zuzen.
Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldea. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.