36ko gerrako testigantzak katalogatzeko hitzarmena sinatu du Ahaztuen Oroimenak
Ahotsak proiektua daraman Badihardugu Euskara Elkarteagaz elkarlanean jardungo dute. Elkarteak 36ko gerrako testigantzak jasotzeko egin dituen 110 elkarrizketa jasoko dituzteBadihardugu Euskara Elkarteak eta Ahaztuen Oroimena 1936 Markinaldeko frentea ...
Ahotsak proiektua daraman Badihardugu Euskara Elkarteagaz elkarlanean jardungo dute. Elkarteak 36ko gerrako testigantzak jasotzeko egin dituen 110 elkarrizketa jasoko dituzte
Badihardugu Euskara Elkarteak eta Ahaztuen Oroimena 1936 Markinaldeko frentea kultur elkarteak elkarlanean jarduteko hitzarmena sinatu dute. Horri esker, 2008-2009 inguruan hasi eta gaur arte Ahaztuen Oroimena elkarteak 36ko gerrako testigantzak jasotzeko egin dituen 110 elkarrizketa katalogatu eta webgunean jaso ditu Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu dituen Ahotsak proiektuak.Frankismoaren biktimek jasandako kalteak ikertu eta errekonozimenduaren bidez justizia egiten ahalegintzeko, ahaztuen memoria eta tokian tokiko historia berreskuratzeko eta zabaltzeko eta 36ko gerrak sortu zuen sufrimenduaren inguruko gogoeta eragiteko asmoz sortu zen Ahaztuen Oroimena elkartea. Eta helburu horri jarraituz elkarteak hainbaten testigantzak jaso ditu azken urteetan.
Badihardugu Euskara Elkartea, ostera, ahozkotasuna lantzea eta euskararen erabilera ziurtatzeko helburuagaz sortu zen 1990. urte aldera. Deba bailaran sortu bazen ere, elkartearen lan esparrua zabaltzen joan da, eta hortik sortu zen Ahotsak proiektua ere.
Testigantzak jasotzen
Ahaztuen Oroimena elkarteko kide Patxi Ibarzabal, Aitor Bereziartua eta Alberto Unamuno ibili dira gerrako testigantzak jasotzen, eta dozenaka lekuko elkarrizketatu dituzte Lea-Artibain, batez ere Markina-Xemeinen eta Etxebarrian. Kasilde Aginaga Markina-Xemeingo bizilaguna da elkarrizketatuetako bat.