Zapatuan Santimamiñe kobazuloari buruzko jardunaldia egingo dute Euskal Herria Museoan. Hain zuzen, Kortezubiko kobazuloan dauden aztarnei, margoen egoerari eta zainketa prozesuari buruz ariko dira, eta bisita gidatua ere egingo dute, arratsaldean.
Bizkaiko Foru Aldundia
hainbat ekintza antolatu ditu aurten, Santimamiñeko kobazuloaren labar-pinturak aurkitu zituzteneko ehungarren urteurrena ospatzeko. Zapatu honetan,
Santimamiñe 2016, kudeaketa ebaluagarri eta jasangarriko ereduen bila jardunaldia egingo dute, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.
Santimamiñeko marrazki bat
Bertan, gaur egun arte egin dituzten kontserbazio eta zabalkunde lanen berri emango dute. Kudeaketaren, ingurumeneko azterlanaren eta azterlan arkeologiko eta artistikoaren arduradunek hitz egingo dute: Bizkaikoa erakundeko Mikel Unzueta Portillak, Jose Antonio Zuazo geologoak eta Kantabriako Unibertsitateko irakaslea den Cesar Gonzalez Sainzek.
Euskal Herria museoko ekintzak goizean hasiko dira, eta arratsaldean ikerketa arkeologikoen zuzendari, Juan Carlos Lopez Quintanak bisita gidatua eskainiko du Santimamiñeko koban.