Hain zuzen ere, kirol portuan egin dute hidrokarburo isuri itxura. Horretan, portuko arduradunek eta 112 larrialdi zerbitzuetako teknikariek parte hartu dute. Hidrokarburoen isuri batek eragindako kutsaduraren aurrean zelan jardun behar den jakiteko simulakroa egin dute.
Portuko langile bat, ustezko isuria batzen
Lehenik eta behin, erregaia atxikitzeko pantaila bat ipini dute; ondoren, isuritako materiala aztertu dute, bai eta haizeen eta korronteen analisia egin ere; azkenik, erregaia bildu eta erretiratu egin dute.
Erregaia bilduta, garabi baten laguntzagaz uretatik ateratzen
Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldutakoaren arabera, “,ota honetako prebentziojarduerak ohikoak dira Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan. Bermeoko portua hautatu da simulakroa egiteko, Plentzia, Armintza, Bermeo eta Mundaka aldean esanguratsuena delako”.