Atzo, lau emakume hil zituzten Euskal Herrian indarkeria sexistagatik. Angelun (Lapurdi), emaztea eta bi alaba hil zituen gizon batek; ondoren, gizona hilda agertu zen etxean. Gasteizen, andra bat hil eta Zadorra ibaira bota dute. Azken hilketa matxista horiek salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Bermeon eta Gernika-Lumon.
Mitina bertan behera utzi, eta elkarretaratzea egin zuen atzo EH Bilduk, Lameran
Gernika-Lumoko Asunek Talde Feministak deituta, 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, bihar, Merkurion. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak, berriz, zapatuan egingo du protesta, 13:30ean, Lamerako harrizko bankoan.
Kanpaina bertan behera
EH Bilduk bertan behera utzi zituen Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren baitan, atzorako aurreikusita zituen ekitaldiak, Bermeokoa tartean. Mitinaren ordez, ordu eta leku berean, azken hilketa matxistak salatu zituzten.