Bi probetarako partaide muga zehaztuta dago, beraz, antolatzaileek lehenbailehen izena ematea gomendatzen dute.
BTT martxan gehienez 180 parte hartzaile onartzen dituzte, eta
mendi trail lasterketan, berriz, 150 parte hartzailetan ipini dute muga.
Uztailaren 4a da izena emateko azken eguna. Baina, bihar arte izena eman dutenen artean Haritza Bodegoi jatetxean bazkari bat zozkatuko dute. Era berean, horiek kamisetaren neurria aukeratu ahal izango dute.
Hain zuzen ere, aurretik izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta bana.
http://txipiroiextreme.blogspot.com.es helbidean dago
izena emateko orria. Bertan proba bien inguruko informazioa dago, eta baita Txipiroi facebookean ere.
Aurretik izena ematen duten federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, 15 euro.
Parte hartzaile kopurua aurretik betetzen ez bada, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da. Orduan, federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Federatu gabeek BTT martxa egiteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta mendi trailean parte hartzeko 18 euro.
BTT martxa
Bizikleta probaren partaideak 09:30ean irtengo dira Eako hondartzatik. 37 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 1.600 metroko desnibel metatuari aurre egin beharko diete.
Mendi trail lasterketa
Bestalde, mendi trail lasterketako partaideak 10:00etan dute irteera ordua. Horiek 21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 900 metroko desnibel metatuagaz.
Aurtengo aurkezpen bideoa: