Ondarroa nagusi, denboraldiko lehenengo estropadan
Bilboko 716 urteurrena banderan hogei minutu baino gutxiago egin dituen arraun talde bakarra izan da. 'Lekittarra' bosgarren sailkatu da erlojupekoanKAE1 ligako lehen estropada irabazita, Bilboko 716 urteurreneko bandera eraman du etxera Ondarroako Ant...
Bilboko 716 urteurrena banderan hogei minutu baino gutxiago egin dituen arraun talde bakarra izan da. ‘Lekittarra’ bosgarren sailkatu da erlojupekoan
KAE1 ligako lehen estropada irabazita, Bilboko 716 urteurreneko bandera eraman du etxera Ondarroako Antiguako Ama-k. Lekittarra bosgarren sailkatu zen.Sei traineruko bi txandatan banatuta, erlojupekoa lehiatu zuten zapatuan, Bilboko itsasadarrean, hamabi traineruk.
Bilboko udaletxearen parean hasi eta amaitu dute proba, lau luze eginez.
Garaipenagaz denboraldiari hasiera bikaina eman dio Ondarroak. 19:56:42 denbora egitea lortu zuten Antiguako Ama-ko arraunlariek, eta denbora horregaz 11 segundoko abantaila atera zion Getaria bigarrenari.
Ondarrutarrak izan ziren hogei minutu baino gutxiagotan amaitu zuten bakarrak.
Pedreña izan zen sailkapenean hirugarrena, eta Deusto-Bilbaoren atzetik, Lekittarra bosgarren geratu zen. Lekeitiarrek 20 minutu, 22 segundo eta 88 ehunenetan burutu zuten erlojupekoa.