Bakearen doinuak ikuskizuna egin zuten atzo Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, eta 400 musikari eta dantzari bildu ziren bertan, Segundo Olaeta Musika Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ikuskizuneean. 150 ikaslerekin hasi zuen ibilbidea musika eskolak, eta mende laurden geroago 500 ikasle biltzen ditu. Atzo, horietako ikasle asko Jai-Alai frontoian izan ziren, baina herriko kultur eta dantza taldeek zein Gernika-Lumoko, Bermeoko eta Ondarroako abesbatzek ere parte hartu zuten ekitaldian.
Artur Sustatxaren gidaritzapean, opera doinuekin hasiera emanez hunkitu zituzten frontoian bildutako ikusleak. Euskal doinu herrikoian abestu zituzten ostean: Mikel Laboaren Baga,biga, higa eta Benito Lertxundiren Oi ama eskualerri.
Freddie Mercuryren abestiek ere lekua izan zuten atzko ikuskizunean, eta 25 urte bete dituen Show must go on abestia ere kantatu zuten, Ross dantza eskolaren koreografiak lagunduta.
Elai-Alai dantzari taldeko txiki eta nagusiek ere izan zuten tartea Bakearen doinuetan: Txulalai egin zuten txikiek, eta, erralosi eta buruhandiekin batera, Bals-a dantzatu zuten nagusiek. Musika eskolako orkestra eta Busturialdeko gaiteroak izan zituzten lagun bi dantza horietan.
Musika Eskolako umeen koroak ipini zion ikuskizunari amaierako punttua: TukaTukada batukadaren laguntzarekin, Freddie Mercuriren We will Rock You kantatu zuten. For the ebauty and the earth, We are the champions eta Gloria Gaynorren I will survive ere abestu zuen SOMEko koruak.
Agurtu aurretik, Zorionak Zuri abestu zioten musika eskolari, denek batera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.