Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna ospatuko dute bihar goizean, Lekeition
Eskualdeko ekintzailetza bultzatzea helburu duen ekimena 10:00etan hasiko da. X. Lea-Artibaiko Enpresa proiektu lehiaketako hiru sariak banatuko dituzte, eguerdianLea-Artibaiko produktu eta zerbitzuen erakustoki izango den Lea-Artibaiko Enpresa Berrien...
Eskualdeko ekintzailetza bultzatzea helburu duen ekimena 10:00etan hasiko da. X. Lea-Artibaiko Enpresa proiektu lehiaketako hiru sariak banatuko dituzte, eguerdian
Lea-Artibaiko produktu eta zerbitzuen erakustoki izango den Lea-Artibaiko Enpresa Berrien IV. Azoka egongo da bihar, goizean, Lekeitioko Eskolapean. Ekintza ezberdinak antolatuko dituzte eguerdira bitartean: erakustokiak, tailerrak eta networking gosaria, besteak beste.10:00etan izango da networking gosaria, eta, 11:30ean, berriz, ume eta gazteentzako sormen tailerrak eta margoketa librea egongo dira Lekeitioko aisialdi taldearen eskutik. Horrez gain, Leartikerrek 3D printing tailerra eskainiko du.
Sariak
Azkenik, 13:30ean, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak urtero antolatzen duen X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen lehiaketak hiru modalitate bereizten ditu: Oinarri teknologiko berritzailea duten enpresak industrial eta zerbitzuetakoak; Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak eta kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak, edozein izanik bere jarduera.
Lehen saria lortzen duen merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak 1.500 euroko saria irabaziko du, beste bi modalitateetakoek, berriz 2.000 euroko saria eramango dute.
Saria eskuratzen dutenek Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte, eta enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan, Leartibai Garapen Agentziaren eta Azaro Fundazioaren aholkularitza eta laguntza jasoko dute.