Landatxuko eskailerak konponduko ditu udalak
Landatxuko eskaileren hormigoizko estruktura egoera txarrean dagoela-eta, konpontzeko lanak egingo ditu Bermeoko udalak. Obra hasi du, eta hilabeteko epean amaitzea espero du. Hartara, gune horretan segurtasuna bermatu gura dute, Zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak esan duenez.