Iñigo Muñoz fitxatu du Gernika futbol taldeak
FUTBOLA // Iñigo Muñoz fitxatu du Gernikak; momentuz lehen fitxaketa da. Somorrostro taldean jokatu du orain arte, eta ezkerreko bandan jokatzen duen jokalari eskumatiarra da, eta aurreko postu denetan jokatu dezake. Halaber, klubetik jakitera eman d...
FUTBOLA // Iñigo Muñoz fitxatu du Gernikak; momentuz lehen fitxaketa da. Somorrostro taldean jokatu du orain arte, eta ezkerreko bandan jokatzen duen jokalari eskumatiarra da, eta aurreko postu denetan jokatu dezake. Halaber, klubetik jakitera eman dutenez, Aimar Cid eta Gorka eta Lander Larruzea anaiek beste urtebete jarraituko dute. Uztailaren 20an hasiko dute denboraldi-aurrea.