Yogaren Nazioarteko Egunaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte Bermeon
Yogaren Nazioarteko Eguna da martitzena. Egun horretan, goizetik gauera, bermeotarrek yoga eta meditazioagaz zerikusia duten jarduerak izango dituzte aukeran. Lorea Alberdik eta Yoga-zaleak taldeak antolatutako jarduerak dira.
07:00etan hasiko dute eguna, Talan; yoga saio bat egingo dute kantinaren inguruan. Ondoren, 10:00etan, Talako kantinan bertan Yoga, salud y conocimiento hitzaldia emango dute.
18:00etan, Frantziskotarren lokalean mantra tailerra eskainiko dute, eta klaustroan, ordu bat beranduago, meditazio aktiborako tartea hartuko dute. Azkenik, 20:30ean, Gaztelugatxe ingurura hurbilduta, beste yoga saio bat egiteko aukera emango dute. Lorea Alberdik zuzenduko ditu saio guztiak eta gura duten guztiek parte hartu ahalko dute.