Iñigo Muñoz fitxatu du Gernikak
Talde gernikarraren lehen fitxaketa da, eta Somorrostro taldean jokatu du orain arte.
Ezkerreko bandan jokatzen duen jokalari eskumatiarra da, eta aurreko postu guztietan jokatu dezakeena. Danok Bat Bilboko taldean hasi zen futbolean jokatzen, eta bertan aritu zen infantiletatik gazte mailara arte.
Halaber, klubetik jakitera eman dutenez, beste hiru jokalarigaz akordioa lortu dute. Aimar Cid eta Gorka eta Lander Larruzea anaiek beste urte bete jarraituko dute taldean.
Denboraldi-aurrea
2.B mailako taldeak uztailaren 20an ekingo dio denboraldi-aurreari. Eta dagoeneko denboraldi berria prestatzeko partida batzuk zehaztu dituzte.
Uztailaren 30ean Deustoren kontra jokatu du etxean. Abuztuaren 3an, Real Sociedad B-ren kontra jokatuko dute Gipuzkoan, eta abuztuaren 6an, berriz, Santutxu taldea hartuko du etxean.
Gero, abuztuaren 10etik 12ra Gorlizko txapelketa lehiatuko du talde gernikarrak, eta abuztuaren 13an Logroñesen kontra jokatuko du Urbietan.