Herrialde Katalanetako eredu feministak aztertuko dituzte gaur, Astran
Mugimendu feministen ereduei buruzko hitzaldia, egingo dute Astran 18:00etan. Hitzaldiaren hasierako minutuetan Mallorkan protesta egiteagatik inputatutako feministen kasua azaleratuko dute. Hitzaldiaren muina berriz, feministak eskualde bakoitzean nola sortu diren eta zelan funtzionatzen duten azaltzea izango da.