Basurdeek Errugbi eguna ospatuko dute zapatuan
2015-2016 denboraldia jai giroan amaituko dute maila denetako jokalariek, klubeko kideek eta zaleek. Urbietan eta Basurde Rugby tabernan elkartuko dira.
Ume, gazte, nagusi, beterano zein gurasoak 11:00etan Urbietan batuko dira joko partehartzaileetan. Taldeka antolatu, eta lehenengo beroketa modura zirkuitu bat burutuko dute. Ostean, punteria lantzeko jokoak egingo dituzte, eta amaitzeko rugby tag partida lehiatuko dute. “Taldeak adin guztietako partaideekaz osatuko dira”, zehaztu dute.
Gero, 15:00etan Basurde Rugby tabernan elkartuko dira bazkaltzeko. Bazkalostean, kamiseten zozketa egingo dute: “Besteak beste, Gernika Bizkai saskibaloi taldeko, Urdaibai Arraun taldeko, Athletic-eko kamisetak zozkatuko ditugu”.