Ikaturteari agur esateko unea iritzi zaie herriko ikastetxeetako ikasleei. Hala ere, oporrak behar den moduan hasteko, Bermeoko Udaleko Kultura Sailak, urtero egin modura,
ikasturte amaierako jaia antolatu du beraientzat. Udaletik jakinarazi dutenez,
1.500 ume inguru elkartuko dira martitzenean; herriko ikastetxe guztietako
3 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteak, hain zuzen.
Ikasleak Lameran dantzan, iazko ikasturte amaierako jaian
Hainbat dira kultura sailak herriko ikasleentzat antolatu dituen ekimenak: pailazoak, dantzaldia, umeentzako parkeea, kale ikuskizunak eta disko festa, besteak beste. Adinaren arabera, ekintza batean edo bestean parte hartuko dute ikasleek.
Haur Hezkuntzako umeak
Sagrado Corazon ikastetxean batuko dira.
Tomax pailazoak Festara ikuskizuna eskainiko du,
10:30ean.
LH 1 eta 2. mailako ikasleak, berriz, Bermeoko
Kafe Antzokian elkartuko dira. Bertan,
Kantu-kolore dantzaldiagaz gozatu ahalko dute,
10:30etik aurrera.
LH 3 eta 4. mailatako neska-mutilek, bestalde,
10:00etatik aurrera batuko dira
Lameran,
umeentzako parkea egongo baita: pista amerikarra, ohe elastikoak, txirristak eta rokodromoa egongo dira, beste hainbaten artean.
Azkenik,
San Frantzisko herri ikastetxea, LH 5 eta 6. mailako ikasleen bilgune izango da. Malas Compañias-ek
Txatarra kale ikuskizuna eskainiko du, 10:45ean.
Berriro Goiko Plazan
Eguerdian, aurten, berriro
Goiko Plazan batuko dira adin guztietako ikasleak. Iaz, udaletxeko lanak zirela eta, Lameran batu baitziren. 12:00etatik aurrera, hortaz, Jaikide & DJ Andoni disko festako abesti eta dantzekin ondo pasatuko dute bertaratutakoek.
Jaiak, baina,
arratsaldean jarraituko duela azaldu dute udaletik;
16:00etatik 19:00etara,
umeentzako parkeak jarraituko baitu Lameran.
Urtero egin modura, kultura sailak mahonez jantzita parte hartzeko deia egiten die ume eta gazteei. Ikasturte amaierako jaiaren helburua, “ikastetxe guztietako umeak ekintza batean elkartzea” dela adierazi dute kultura sailetik.