Maiatzaren hasieran itxi zituen ateak Gernika-Lumoko gune berdeak, beharrezkoak ziren mantentze lanak burutzeko. Konponketa lan hauek,
lau fasetan egingo dituztela azaldu dute parkea kudeatzen duten Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek. Lehen fase honetan, guztira
136.700 euro inbertitu ditu Aldundiak.
Hainbat herritarrek erabiltzen dute parkea uda sasoian.
Oraingo honetan, lanak
urmael artifizialaren inguruan izan dira, batez ere. Putzua ustu egin dute, hondoan zeuden lokatzak kentzeko eta ertzak garbitzeko. Honen ondoko komunak ere egokitu dituzte, saneamendu lanak burutuz eta sarrerak berriztuz. Erreka eta urmaelaren ondoan dauden zubietatik, handiena kendu egin dute “segurtasun neurriengatik”, eta beste biak berriztu dituzte, bideak konpontzearekin batera.
Lorezaintza lanak egiteaz gain, burdinazko hesia, ateak, zakarrontziak eta farolak ere
margotu eta konpondu dituzte. Gainera, eurietako ura eramateko hodiak ere garbitu dituzte, bertan pilatzen diren hosto, lokatz eta hondakinek ura ateratzeko bideak ez oztopatzeko.
Europako Herrien Parkea eta Euskal Herria museoa kokatzen de Alegria jauregia, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu, Bizkaikoa erakundearen bitartez.