Arteak Memoria Historikoan duen tokiaz mintzatuko dira, bihar
Bakearen Museoaren hamazortzigarren urteurrenean, Memoria Historikoaren inguruko bigarren mintegia egingo dute bihar, Memoriarako Artea izenpean. Mintegia Elai Alai Aretoan izango da, doako parte hartzeagaz. 10:00etan hasi eta egun osoan luzatuko da mi...
Apirilean, hainbat aditu bildu ziren Memoriaren memoria eza nazioarteko mintegian; iraganeko gertaerak ikuspuntu eta baliabide ezberdinak baliatuz ikertu daitezkeela azaldu zuten orduko hartan.
Oraingo honetan, Memoria Historikoak praktika artistikoetan daukan presentziaz ariko dira. Izan ere, egungo artelanetan asko jorratzen den gaia da. Diziplina ezberdinetako artistek 36ko Gerra edo Gernikako bonbardaketa bezalako gertaerak gogora ekartzeko erabiltzen dituzten arte baliabide anitzak izango dituzte mintzagaiak, memoriaren berreskurapenean arteak duen gaitasuna adieraziz.
«Proposamen hauek ez dute elkartasuna edo identifikazioa erabiltzen argudio gisa; aldiz, arteak modu deseraikitzailean kontatzeko duen gaitasuna bereganatzen dute», adierazi dute antolatzaileek.
Aditu eta artistak
Hizlarien artean, Ismael Manterola, Juanjo Novella, Josu Rekalde, Oihane Iraguen, Amaia Molinet, Arturo Rodriguez Fito, Pablo Orduñez, Miriam Isasi, Jesus J. Alonso Carballes, Camilo Torres, Edurne G. Ibañez, Oier Gil eta Josu Zubiaur aditu eta artistak egongo dira.