Hara eta hona bidaiak: askotariko oporraldien eskaintzen iturburua
Hamar urteko esperientziagaz, Markina-Xemeingo Hara eta hona bidaia agentziak askotariko bidaiak eskaintzen jarraitzen ditu, prezio guztietakoak eta beti ere, bezeroen beharretara egokitutakoak.Harreta pertsonalizatua oinarri hartuta, 2006. urtetik, be...
Harreta pertsonalizatua oinarri hartuta, 2006. urtetik, bezeroak eskatutakoaren araberako oporraldiak bilatzea, antolatzea eta bezeroa gustura geratzea dira Markina-Xemeingo bidaia agentzia bakarraren helburu nagusiak.
Asteburuetako egonaldiak, pakete bereziak, oporraldi luzeak, hegaldiak eta beste zerbitzu asko eta asko dira Hara eta honaren eskaintzak
Eta urte sasoi guztietan askotariko eskaintzak egiten dituen modu berean, orain, irailaren amaierara arteko irteerak antolatzeko aukera zabala dago. «Bezeroak edonora joan nahi badu ere, aukerarik onenak eskainiko dizkiogu gurean».
Urteetako esperientzia horren erakusle eta berme da bida agentziak duen bezeroen zerrenda.
Eskualdaketarako aukera
Irailetik aurrera, ostera, bidaia agentzia eskualdatu egingo dute. Eta agentziaren ardura bere gain hartu nahi duenak bulegora deitu eta baldintzak zeintzuk diren galdetu baino besterik ez du egin beharko.