Antolin Deunaren jaiak antolatzeko batzarra egingo dute Gautegiz Arteagan
Jaien antolaketa egiteko bigarren batzarra ostegunean izango da, 19:00etan. Edorta Ibarra, Gautegiz Arteagako kultura zinegotziak deituta, herritarren eta kultur taldeen partaidetza eskatu du, Antolin Deunaren jaietan zer egingo duten adosteko.